Nortzuk gara?

Otxandio & Team 2008an sortu zen, Roberto Otxandio Izagirrek egindako ibilbide pertsonal eta profesionalaren ondorioz. Urteetan sektore publikoan zein pribatuan pilatutako esperientzia praktikoa besteekin partekatzeko nahia izan zen proiektu honen abiapuntua. Bidean aurkitutako pertsonek irakatsitakoa eskertuz, jasotakoa bueltatzeko beharra sentitu zuen, eta hortik jaio zen konpromisoan, hobetzeko grinan eta zerbitzu publikoaren bokazioan oinarritutako egitasmo hau.



Ordutik hona, Otxandio & Team lau laguneko talde egonkorra bihurtu da, eta horiei hainbat espezialista eta lankide batu zaizkie, proiektu bakoitza aberasten dutenak.

Urte hauetan zehar, sektore publiko zein pribatuko erakunde askori lagundu diegu: barne-antolakuntza egokitzen, estrategiak lantzen, herritzarrenrzako arreta zerbitzuak abian jartzen, Prozeduren eta barne-prozesuen gidaliburuak prestatzen, kudeaketa-sistemak ezartzen edota coaching eta formazio-prozesuak garatzen.

Roberto Otxandio Izagirre

Coach eta Abokatua

Formakuntza- eta jarraipen-prozesuetan parte hartze eta garapena 50 Udal  baino gehiagotan eta entitate pribatuetan.

Zuzendari, Kontseiluko Administrazioko Ordezkari eta eraikuntzako enpresen kontseilari independente, baita promozioko, energia eta osasun-gizarte zerbitzuko, eta sektore publikoan, Bizkaiko Batzar Nagusien Ordezkari, Basauriko Alkate, eta Eusko Trenbideak-eko Zuzendari Orokor bezala, enpresa-eremuko esperientziaz baliatzen naiz.

Deustuko Unibertsitatean Zuzenbidean lizentziatua, abokatua, Enpresa mailako Coach Ontologiko, Newfield C.-k ziurtatua, Deusto Business School-eko Exekutibo Masterra, Hirigintzan eta higiezinen garapenean aditua IPEn.

Andrés Gabarain Astorqui

Kolaboratzailea - Aholkularia

Nafarroako Unibertsitateko ETSII-n Ingeniaritza Industrialean lizentziatua, eta UPVn Marketinean masterra egina.

30 urte baino gehiagoko esperientzia profesionala du, erantzukizun handieneko zuzendaritza-postuetan, Trenbide Sektoreko eta Errepideko Bidaiarien Garraioaren enpresetan.

Hitzaldi tekniko ugari eman ditu Garraioarekin lotuta (teknologia berriak, tarifazioa, garraio egokitua…), EBko “COST” ekimenetan parte hartu du eta Espainiako Mantentze Elkarteko Garraioaren Mantentze Batzordeko presidentea izan da.

Gorka Otxandio Basterretxea

Abokatua - Aholkularia - Compliance Officer

50 erakunde publiko eta pribaturi baino gehiago formakuntza- eta aholkularitza-zerbitzuak eskaini dizkie azken 7 urteetan.

Esperientzia Administrazio Zuzenbidean espezializatutako izen handiko bulego juridikoan.

Deustuko Unibertsitatean Zuzenbideko Graduduna, Errioxako Nazioarteko Unibertsitatean Abokatutzan Masterra, Deustuko Unibertsitatean Kontratazio Publikoan aditua, eta Compliance Profesional gisa nazioarte-mailan ziurtatua (CESCOM).

Jorge Irazola Uribe

Aholkularia - Auditorea

1.500 auditoretza-jardunaldi baino gehiago egin ditut (ISO9001, 28001, UNE-EN13816, TAPA FSR eta TSR), eta enpresa publiko eta pribatuan aholkularitza-prozesuak garatzen esperientzia dut.

Deustuko Unibertsitatean Zuzenbidean lizentziatua, aholkulari eta auditore 2000. urtetik.

Jarri gurekin harremanetan

Esta web utiliza cookies propias para su correcto funcionamiento. Contiene enlaces a sitios web de terceros con políticas de privacidad ajenas que podrás aceptar o no cuando accedas a ellos. Al hacer clic en el botón Aceptar, acepta el uso de estas tecnologías y el procesamiento de tus datos para estos propósitos. Más información
Privacidad
Skip to content