- Sarrera
- Zerbitzuak
- Udalbarria
UDALBARRIA formakuntza- eta jarraipen-programa bat da.
Otxandio & Teamek tokiko kudeaketa publikoan eta enpresa mailako kudeaketan jasotako jakituria udal parte hartzaileen esku jartzen da, hala gure enpresaren jardueraren oinarri den esaldia erakutsiz: “…eman ta zabalzazu munduan frutua.” Esaldia une oro presente izango dugu, ikasketaren esperientzia konpartitzea bilakatuko baita programa honen katalizatzaile positibo.
Programak egunerokotasunean etengabeko hobekuntza bultzatzen duten tresna diren benchmarkinga eta baterako inteligentzia txertatzeko aukera eskaintzen du. Baterako inteligentzia hori udalaren antolakuntza eta jarduera hobetzera konprometitutako arduradun politiko zein teknikoek beraien artean konpartitzen dituzten esperientzia eta ezagutzari esker lor daiteke.