Udala

"Aldaketaren garrantzitsuena mantentzen dena da"
Humberto Maturana

Tokiko Administrazioaren eremuan, udalaren antolakuntza eta funtzionamendua gaur egungo gizarte-egoerara hobeto egokitzeko UDALBARRIA deritzon programa garatu dut.

UDALBARRIA programan hurrengoak errazten dituzten lan-prozesuak dinamizatzen ditut:

  • Hauteskundeen ondorengo bertoko hautatuen harrera eta formazioa, beraien bertaratzea eta ardurak errazteko helburuarekin.

  • Kudeaketa eta Aurrekontu Planen prestaketa, kudeaketa eta gardentasun tresna bezala.

  • Kudeaketa-adierazleen finkatzea.

  • Udaleko egitura politiko eta administratiboen berrantolaketa, hauen sinplifikazioa, arrazionalizazioa, eraginkortasuna eta efizientzia errazteko helburuarekin.

  • Prozedura administratiboen berraztertzea, arrazionalizazioa eta sinplifikazioa, Udalaren prozeduren gidaliburuaren prestakuntza, eta bere integrazio eta igarotzea Administrazio elektronikOrantz.

  • Hiritartasunaren gaineko aditasunaren garapena eta berdiseinua, aditasun integraleko zerbitzu bezala, SAC delakoa sortzeko (Hiritartasunaren gaineko aditasun zerbitzuak)

  • Lan-taldeen dinamikak.

Metodologia

UDALBARRIA limurkerian, parte hartzean eta planifikazioan oinarritutako lan-metodoa da.

Eraldaketa eta hobetze prozesuak lagundu asmotan, udalen arteko esperientzien trukean konprometituta, Otxandio & Team Colsunting-ek gune berri bat sortu dugu “Gertu”. Oinarrizko kudeaketarako sostengu digitala da eta bere helburuak udalen artean Benchmarking-a sustatzea eta gure lema gustokoenak egi bihurtzea dira:

  • "...eman eta zabalzazu munduan frutua."
  • Hitzek mugiarazten gaituzte, adibideek aldiz eraman.

Pertsona eta erakundeen gogoa pizteko den limurkeria, saio dibulgatzaile eta benchmarkingaren bidez lortzen dugu. Beste erakunde edo pertsona batzuekin haiek bizi izandako prozesuak konpartitzea, bisitatzea eta ezagutzea bultzatzen dugu, bai eta aldaketa-prozesu horiei esker lortutako emaitzak konpartitzea ere: “hitzek mugitzen gaituzte, baina adibideek bultza egiten dute!”.
Gure helburua arduradun politiko zein teknikoek agintaritza gauzatzea eta gobernu organoak proiektua babestea litzateke.
Gainera, prozesuaren beharrizana eta komenentzia erakutsiz, erakundea osatzen duten gainontzekoen parte hartzea bilatzen dugu.

Parte hartzeak Administrazio Batasun ezberdinak osatzen dituzten pertsonen esku-hartzea bultzatzen du.
Beraien ezagutza eta esperientzia funtsezkoa da prozesu guztian, horiek baitira errealitatea eta hobetzeko aukerak hoberen ezagutzen dituztenak.
Uste dugu parte hartzean eta borondatean oinarrituriko aldaketak bakarrik izango duela arrakastaren garantia.
 

Formazioaren eta laguntzaren bitartez, egikaritzara eta hausnarketara bideraturiko taldeen sortzea bultzatzen duen metodo egokia. Taldeok hausnarketa bidezko egintzaren etengabeko aldaketarako prest egon behar dira.
Behin taldeak aldizkako saioetan sortuta, prozesu bakoitzerako tresna egokiak eskaintzen ditugu, hala helburuak modu betegarrian identifikatu, antolatu eta garatzeko. 
Saioen eta prozesuaren iraupena eta aldizkakotasuna proiektuaren eta udalaren ezaugarrien araberakoa izango da.
 

GURE BEZEROAK