Loading...
CONSULTING

Bereziki hiru esparrutan espezializatutako eta esperientzia nabarmena duen taldea gara:

HIRIGINTZA-KUDEAKETA. Hirigintza eta higiezinen promozioa.

Hirigintzaren eta higiezinen promozioan dugun esperientzia nabarmenak bezeroaren seguritate eta bermerako aholkulari egoki bilakatzen gaitu. Hirigintzaren eta higiezinen sektoreak bere kudeaketarako erabateko zehaztasuna exijitzen du. Zehaztasuna ez bakarrik inbertsioaren aurretik egin beharreko balorazioetan eta kontu hartzean, baizik eta horren gauzatzerako epeen kontrol eta betearazpenean ere. Horiek, Otxandio & Team CONSULTINGen modu zorrotzean kudeatzen ditugu. Beste erakunde batzuekin osatutako Aliantza-sistema bat daukagu, hala gure egikaritza bezeroaren beharrizanen arabera garatu, hobetu eta indartzeko. Erakundeok nabarmenak dira arlo Juridiko, Ekonomiko, Arkitektura, Ingeniaritza, Diseinua eta Komunikazioan, eta bezeroaren esanetara daude, hala gure zerbitzu-eskaintza eraginkorragoa izan dadin.

 

GARRAIO-EMAKIDA

Konkurtso publikoan aurkezteko eskaintzak prestatzeko zerbitzua eskaintzeko, sektoreko profesionalekin osatutako taldea sortu dugu. Bertan, aintzat hartuko da bai dokumentazio administratiboa, bai eta teknikoa eta ekonomiko-finantzarioa ere.

 

KONTRATAZIO PUBLIKOA

Aholkularitza juridikoa eskaintzen dugu kontratazio publikoari dagokionez eta, azken batean, Sektore Publikoko Kontratuei buruzko azaroaren 8ko 9/2017 Legeari dagokionez. Zerbitzuak barne hartzen ditu:

• Aholkularitza eta jarraipena botere esleitzaileei eta operadore ekonomikoei.
• Kasu zehatzei irtenbidea emateko txostenak egitea eta, hala badagokio, jarraitu beharreko ibilbide-proposamena egitea.
• Kontsulta juridikoak edota prozedurazkoak konpontzea.
• Operadore ekonomikoei aholkularitza eta jarraipena ematea kontratazio-prozeduretan.

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios. Si continua navegando, consideramos que acepta su uso. Puede obtener más información, o bien conocer cómo cambiar la configuración de su navegador en nuestra  políticas de privacidad