FORMAZIOA

"Ezagutzaren gizartetik pentsamendu kontzientearen gizartera igarotzeko garaia iritsi da"
Eudald Carbonell

BERBETAN deritzon prestakuntzarako programa propioa daukagu.

 

Zer da BERBETAN?

Enpresako Coaching Ontologikoko eta Coaching Exekutiboko eskumen eta abilezia desberdinetara loturiko prestakuntza- eta dinamizazio-esparru bat da. Hala, enpresa edo erakunde bat osatzen duten taldeak eta horien kideak bezeroentzat, hiritartasunarentzat eta hornitzaileentzat kalitatezko, betegarri eta eraginkorrak diren lan-metodo eta elkarbizitza garatzeko gai izan daitezen lortu nahi da.
Helburua elkarrizketarako eskumen eta abilezia erabilgarriak eskaintzea da, hala, pertsona eta taldeek lan-metodo eta elkarbizitza eraginkor, kalitatezko eta betegarriak lor ditzaten.
Programa hau eraginkorra izan da oso parte hartzaileen arteko harremanak bultzatzerako orduan, bai eta erakundeko kideen arteko barne-harremanen garai berri bat zabaltzerakoan ere.
Programan eskuordetzearen, asertibitatearen, aldaketaren kudeaketaren, gatazken kudeaketaren, antolakuntzaren sistematikaren, elkarrizketen diseinuaren…ingurukoak landuko dira.
Programaren iraupena erakundearen beharrizanen diagnostikoaren araberakoa izango da. Baina, hori burutu aurretik, autodiagnostikoan datzan lehen saio bat gauzatu beharko da.