Aholkularitza

"Soluziorik gabeko arazoa sarritan gaizki planteatutako arazoa izaten da"
Gaston Bachelard

Aholkularitzaren esparruan, bereziki 2 eremutan espezializatutako taldea gara.
Eremuetako bat Kudeaketa Urbanistikoaren ingurukoa da, esperientzia nabarmena baitugu hirigintzaren eta higiezinen promozioaren esparruan.
Bigarren eremua, ordea, garraio-emakiden ingurukoa da, zeinetan gure bezeroei konkurtso publikoetan aurkeztu beharreko beraien eskaintzan, konkurtso hori irabazteko aukera gehiago izateko, hobekuntzak txertatzen dizkiegun.

Hirigintzaren eta higiezinen promozioan dugun esperientzia nabarmenak bezeroaren seguritate eta bermerako aholkulari egoki bilakatzen gaitu.
Hirigintzaren eta higiezinen sektoreak bere kudeaketarako erabateko zehaztasuna exijitzen du. Zehaztasuna ez bakarrik inbertsioaren aurretik egin beharreko balorazioetan eta kontu hartzean, baizik eta horren gauzatzerako epeen kontrol eta betearazpenean ere. Horiek, Otxandio & Team CONSULTINGen modu zorrotzean kudeatzen ditugu.
Beste erakunde batzuekin osatutako Aliantza-sistema bat daukagu, hala gure egikaritza bezeroaren beharrizanen arabera garatu, hobetu eta indartzeko. Erakundeok nabarmenak dira arlo Juridiko, Ekonomiko, Arkitektura, Ingeniaritza, Diseinua eta Komunikazioan, eta bezeroaren esanetara daude, hala gure zerbitzu-eskaintza eraginkorrago izan dadin.

Konkurtso publikoan aurkezteko eskaintzak prestatzeko zerbitzua eskaintzeko, sektoreko profesionalekin osatutako taldea sortu dugu. Bertan, aintzat hartuko da bai dokumentazio administratiboa, bai eta teknikoa eta ekonomiko-finantzarioa ere.
Adierazpen gisa:
•    Ustiapen-plana: datuak jasotzea, zerbitzuaren dimentsioa, beharrezko lantaldea, zerbitzu-antolakuntza.
•    Flota: beharrezkoa den flotaren identifikazioa, bai eta horren berriztatze- eta mantenu-plana ere.
•    Gertakizun-plana.
•    Bezeroaren informazio- eta zerbitzu-plana.
•    Azterketa ekonomiko-finantzarioa: kostuen egitura, galdu-irabaziak proiektatzea, diruaren sartu-irtena eta enpresaren balantzea.
•    Ordezkaritza eta aholkularitza aldi baterako enpresen batasuna osatzeko negoziazioetan.